XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Zelan ixan leike ori, bere atteak euzkeraz ekijan-eta?.

Eurek auxe atzalduten ezekijen, baña geuk bai, urijetan aberrtzaletasuna galdu dala dakigulako.

Egun batzuk igazi ziran.

Lenenguetan Andoni ittun ixillik eguan, sarrittan negarrez, baña gerotxu ibittu ta alattu zan.

Ororen, eta, batez-be, Iñaki'ren eregubak zirala-ta, bere aizkidia egin zan.

Lenengo gatxez, ta geruago errazago euzkeraz itz-egitten asi zan.

Urijaz aiztu zan, eta azkenez, bere etxian baxen pozik eguan.

¡Gixa-emiak garan aldakorra!.

¡Iñaki'ren alaya!.

Andoni aizkidetxuba beretzako ixan zan atsegiñik andijena.

¡Etzan aurrerantzian bakarrik mendi-ziarr ibilliko!.

Norekin jolastu bai-eban.

Mutiko bijok adin batexe euken.

Itz batez: Iñaki ta Andoni, bidezkua zan lez, aizkide-aizkidiak egin ziran.

Ordutik aurrerantzan alkarrekin ebiltzan beti, ezetara bez aldendu-barik.

Andoni zinddua zan; bera aberatza ta Iñaki txirua ixanik be, etzan arrotuten.

Bijok mai baten jan eta gela berberean lo-egitten eben.

Batta, bijok batuta, arditxubak zaintzen juan oi-ziran.

Bata bestia-barik ezin egon.

Andoni'ren attea, noxian-bein, illabetian birrittan beñik-bein, bere semetxuba ikusten igoten zan, eta ondo, alai ta sendotxu ikusijaz, bera be alattuten zan.

Gero barre-egitten eban, bere semia artzaintxu-antzez ebillalako.

Onetara udatia igazi zan, udagoya be bai, ta neguba etorri.

Andoni, udea igazteko bakarrik ara juan zanarren, geruago senduago egualarik, eta bere arrenak eta etxekuenak zirala-ta, Gabon-arrte mendijan egotia bere atteagandik jadetsi eban.

Iñaki artzaintxubak eta Andoni sasi-artzaintxubak, alkarrekin autu jakigarrijak ixaten ebezan.

Andoni'k bere lagunari uriko gauza ikuskarrijak, bere etxeko aberaskijak, eta, batez-be, berak eukazan gustittariko jostallubak edesten eutsazan.